top of page

SEKUENTZIAZIOA

UNITATE DIDAKTIKOA, SEKUENTZIAZIOA, DINAMIKAK ETA ARIKETAK

I. ATALA

HELBURUAK

  • Proiektuaren nondik norakoak ulertzea

  • Erronka garatzeko talde homogeneoak osatzea

  • Non bizi naiz? galderari modu erreal zein praktikoan erantzutea

Non bizi naiz? erronkaren lehen atalean, proiektuari sarrera emango diogu, hala, 12 orduko iraupuena izango duen saioen inguruko nondik norakoak azalduko dira. Horretaz gainera, proeiktuaren lehen atala landuko da eta ondoren plazaratzen diren euskarri ezberdinak erabiltzeko parada izango da.

II. ATALA

HELBURUAK

  • Eusko Jaurlaritzaren inguruko ikur nagusiak ezagutzea

  • Solasaldiaren bitartez eta hitzezko komunikazioaren zein digitala probestuz iritzi ezberdinak elkarbanatzea

Lehen saioko taldeak kontuan izanda, bigarren atala landuko da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren sorrera, jatorria eta alderdi nagusienak ezagutzeaz gainera aztertu egingo dituzte.

​

​

III. ATALA

HELBURUAK

  • Gipuzkoako mugen zehaztapena, eremu geografikoa eta udalerriak aztertzea

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren sorrera eta jatorria ezagutu eta aztertzea

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoa kokatzearekin amaitu dute aurreko saioan. Aurrera egiteko eskala txikitzera joko da, Gipuzkoan zentratuz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inguruko alderdiak aztertuko dira.

IV. ATALA

HELBURUAK

  • Tolosaldea eskualdearen mugen zehaztapena, eremu geografikoa eta udalerriak ezagutzea-

  • Tolosaldeko eskualdea garatzeko aurrera eramaten den lana eta lantaldea ezagutu eta aztertzea.

  • Tolosaldeko eskualdea garatzeko aurrera eramaten den lana eta lantaldearen arloak zein funtzioak ezagutu eta aztertzea.

Eskala oraindik txikiago batean murgilduko gara saio honetan. Azkeneko saioan, Gipuzkoako probintziaren banaketa administratibo eta era berean geografikoaren banaketarekin amaitu zen. Horri eutsita, Tolosaldeako eskualdean murgilduko gara. Hogeita zortzi herriz osatzen den eskualdea da, horrela, eremuz txikiena den baina herri geheinez osatutako eskualdea ezagutuko da. 

V. ATALA

HELBURUAK

  • Tolosako jatorria eta sortze prozesua ezagutu eta aztertzea.

  • Tolosako udal-administrazioaren antolaketa (udalbatza eta gobernu batzarra); batzorde informatiboa, lan esparruak eta organo kolegiatuak ezagutu eta aztertzea.

Beste behin, eskala txikiago batera egingo dugu salto eta Tolosako herrian zentratuko gara. Kontuan izan behar dugu, Tolosari erreferentzia egiten diogunean, Tolosaldeko herrietako gazteekin hitz egiten ari garela. Haatik, ahal den heinean beste herriei erreferentzia egitea komeniko litzateke.

VI. ATALA

HELBURUAK

  • PROPOSAMEN PROIEKTUA garatzea

Erronakren azalpena eman ostean, hau aurrera eramateko saioa izango da.

VII. ATALA

HELBURUAK

  • “Non bizi naiz?”  proeiktuaren ebaluaketa gauzatzea 

  • Koebaluaketa, autoebaluaketa eta ikastetxearen ebaluaketa gauzatzea

  • Aldaketak, hobekuntzak eta erronka berriak proposatzea

“Non bizi naiz?” proiektuaren ebaluaketa gauzatuko da. Egindakoez hausnartzeko parada izango da, aldaketak, hobekuntzak eta erronka berriak proposatzeko unea.

© Egilegor, I. & Mateos, A.  |  2022/2023

bottom of page